XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta garapen bidean dauden herrialdeetako diru sarrera laburreko etxe asko, inolako zerbitzurik gabe daude.

Kontserbazioa, garai batean lehorteari aurre egiteko larrialdi erantzun bakun bezala ikusia bazen ere, azken urteotan, herrietako ur aurrekontuak ingurunearekiko nahiz kastu eraginkortasuna dela eta modurik bidezkoenetan orekatzeko neurri multzo sofistikatu bilakatu da.

Energia-plangintza gizonek, energia aurreztea adibidez, etxeen isolamendu zein fluorargi konpaktoen bidez maiz zentral elektriko gehiago eraikitzea baino merkeago dela idoro dute; hala, ur plangintzagileak ere konturatzen ari dira, urarekiko neurri eraginkor sorta batek aurrezki iraunkorrak ekar ditzakeela eta ondorioz, uresi zein urbiltegi, lurpeko putzu nahiz trataketa zentral berri eta garestien beharra kentzen edo zokoratzen ari dira.

Ur-eskaria etengabeki gehiegikeriaz erabili ordez kudeatzearen ideia, alegia, uraren ziurtasunerako bide hobea dela ari da zabaltzen piskanaka; era berean dirua aurreztu eta ingurunea zaintzen duelarik. (Ikus 24 Taula).

Ia kasu guztietan, etxeetako ur erabilera etengabe gutxitzen lortu duten ahaleginen barru badaude ekonomi pizgarriak, arau erregulatzaileak eta jendaurreko informazioaren konbinaketa, eta denek batera bultzatu dituzte ura aurrezteko jokabide eta teknologiak.

Neurri horiek elkarrekiko indargarri dira; eta, batera, urbiltegi zein uresi batek bezain ur horniketa aukera fidagarri eta egokia osatzen dute.

Uraren prezioa altxatzea, bere benetako kastua argiago islada dezan, edozein hirik har dezakeen urratsik garrantzitsuenetariko bat da.

Ura etengabeki gutxietsia da, eta ondorioz betiere izariz gora erabilia.

Horniketa zerbitzu askoren ur kontsumo tarifek, zarrastelkeria sariztatzen dute geroz eta ur gehiago kontsumitzean, litroko gutxiago kobratuz.

Oraindik okerrago dena, Britainia Handiko etxe gehientsuetako ur horniketa ordainak etxeen balioari lotuta daude, benetako kontsumoarekin zerikusirik ez dutelarik.

Bai herrialde industrializatuetan bai Hirugarren Mundukoetan ere, bizileku asko kontagailuz hornitu gabe daude, horrek ezinezko egiten duelarik jendeari beraien ur-erabileragatik egoki ordainaraztea.

Kontagailu bidezko neurketa ez da kontserbazio neurri gehintsuenen arrakastarako aurre-baldintza bakarrik, aurrezkiak ere suztatzen baititu uraren errezibua erabilitako kantitateari lotzean.

Kanadako Alberta probintzian, Edmonton hiriak etxeetako kontsumo guztia kontagailupean dauka; horrela, biztanleko ur-erabilera Calgary-koaren erdia da, zeina partzialki bakarrik baitago kontaketapean.

Kontrolpean dauden Calgary-ko esparruetan, halere, Edmonton-eko ur-erabileraren neurri berdintsuak agertu dira.

Erresuma Batuan, frogek aditzera eman dutenez, kontaketak % 10 eta 15 bitartean moz dezake etxeetako erabilera.

Uraren prezioak altxatzea, maiz politikoki zaila gerta daiteke; halere, jendaurreko informazio kanpaina baten bidez, prezio igoeraren beharra eta uraren erreziboak baxuak mantentzeko kontsumitzaileek egin ditzaketen urratsak azalduko dituen kanpaina izaki preziorik garaienak eragin baikor sendoa izan dezakete.

70eko hamarkadan, ur horniketa egoera zail baten aurrean, Arizonako Tucson udalak, adibidez, uraren tarifak zorrozki altxa zituen, horrela, zerbitzuaren egiazko kastua hobeto islada zezaten.

Ia garai berean, jendaurreko heziketa kanpaina bati ekin zioten Beat the Peak lemapean (eskari gailurra zapaldu); helburua zelarik, ur erabilera gutxitzea, udako arratsalde eguzkitsuenetan; horniketa mozteko abagadunerik handiena zenean alegia.

Urte batzuk barru, emaitza % 16ko jauskera izan zen pertsonako...